XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bertsotarako erreztasuna entzun-gozoa ahotsa, edozein gaitaz kantatutzeko / ez dana inoren lotsa.

Arrazoietan apartekoa, ziri sartzaile zorrotza, alderdi danak aitatzekotan ez zegok zerrenda motza.

Peio Esnalek idatzizko lanean, hizkuntzaren ezagutza, akatsik gabeko neurria, umore pikaroa eta errima aberastasuna du nagusi.

Abel Muniategi 1943an sortu zen Ereñon.

Seminarioan urte asko egin zituen Amuritzarekin batean.

Baina ez da apaiz, abokatu baizik.

Bapateko lanean dexente ibili izan zen bere garaian.

Nik grabazioren bat entzun izan dut eta benetan taju onekoa iruditu zitzaidan.

Bi urte eta bi txapelketa ezberdinetakoak dira Abelek puntuari erantzunez kantaturiko bi bertsook.

I. Behar astuna baino hobe amoriua... /... gauza horretan nago oso seriua

Ikasitzeko badet gaur okasiua, oindik ointsu utzi det seminariua.

II. Guraso asko dira negarrez daudenak... ... eta horiek ez dira izango azkenak.

Euskal Herrian daude sekulako penak hartzen ditugulako kanpoko ordenak.

Fernando Artola Bordari ezagutzeko suerterik ez dut izan, baina badakit bere berri.

Hondarribiko seme honek ez zuen bertsolari kontsideratzen bere burua.

Hala ere baditu idatzizko lan txukunak.

I. Gu gazte ginadela txalupa guztiak txakurtxo bat ohi zuten ontzi barrenian

Begi-erne abila ez zan zaunkaria, ihes zijoan arraina harrapatzailea.

Goiz itsusi batean ez naiz ez ahaztuko bere lana beteaz jauzi zan Txuriko

Baga haundi artean ehiza ez utziko! legatz haundi batekin ito zan betiko.

Gehiago ere badira sail honetan aipa litezkeen izenak, baina beste egunen batetarako utzi beharko ditugu.

Bertsoa, gaztetxoen martirio Xabier Euskitze.

Gabonetan etxean jasotako zorion agurrez errepasoa egitea erabaki nuen lehengo ostiralez.

Baditut nik egun seinalatu guztietan nitaz oroitzen diren lagun gazte eta atentoak.

Lauzpabost ikastetxe pasa nituen nik bere garaian bertso ikastaroak emanez.

Denak haur edo gaztetxoei zuzenduak izan ziren eta benetan pozik aritu nintzen lan horretan.

Orduan nere ikasle izandako haur eta gaztetxo zenbaiten zorion agurrak jaso nituen gabonetan.

Denak bertsoz josiak eta orduko pasarteak gogoratuz eginak.

Horrek gogora erazi zizkidan norbaitek bertsolaritzak haurrengan eta irakaskuntzan izan zezakeen eraginaz eta balioaz esandako kontuak.

Nahiago nuke beraien ahoz erantzungo baliote noizbait.

Eder basoan haritza I. Eder basoan haritza gaztain besangek zumitza gerri ederrak ordu zuritan gaua luzatzen dabiltza.

II. Eder ibaian ahate kanpai dorreak lau ate lepoa tornuz biribilduek musika sutan daukate.

III. Eder pilota soroa kanonigoen koroa sorbaldak daki errepikatzen metal bustien orroa.

IV. Eder osinak ur putzu itsas xokoa amultsu magalak uda sargoria du negu gaitzetsa elurtsu.

V. Eder soineko jantziak olatuaren antsiak bularrak ziren hondar zuritan trabaturiko untziak

VI. Eder dilindan gurina usoek hegada arina beso-zangoek eho digute afaritako irina.

VII. Eder zibota lur-zolan maite-minduek auzo-lan txorkatil finak tximista dira ilargiaren eskolan.